Egin dezagun nor garenerantz bidaia partekatua.
Lotura eta hurbiltasuna
Mundura ailegatzen garen momentutik, harremanean bizitzen eta sentitzen dugu. Horrela, honetan zure espazioan, zu eta bion arteko loturan eta hurbiltasunean oinarritutako harreman giroa sortzea gustatuko litzaidake.
Kaixo, Amaia naiz.
Kaixo, Amaia Nieva Serrano naiz, psikologoa, bikote eta familia terapeuta sistemika, eta genero ikuspegitik giza-harremanen hobekuntzan aditua. Psikologiaren ildo desberdinetan jaso dut formakuntza; hortaz, niregana datorrenari lan egiteko era egokitzea gustatzen zait. Terapia eta genero elkarteko kidea naiz: oso gune garrantzizkoa niretzat, non lagunduta sentitzen naizen eta non eskeintzen dugun espazio polit bat beste begiradapean hazten jarraitzeko.
Nola lagun zaitzaket.
Ziur arrazoi desberdinek eraman zaituztela orrialde honetan satzera. Esan dezagun norberaren sufrimenduarengatik, edo bestearena, garai txarra pasatzeagatik, edo familiako batengatik kezka; kontsulta honetara datorren pertsonaren eskaera espezifikoan zentratzea gustatzen zait. Hurbiltasuna eta lotura dira terapia ikusteko nire oinarria. Toki honetan pertsona bakoitzarekin psikoterapia erlazionalaz gozatzen dut, teknika sortzaileagoak txertatuz, musika, artea, gorputza…esaterako. Psikoterapia mota pertsona bakoitzari egokituz.
-
Zergatik Lotura eta Hurbiltasuna?
-
Noiz etorriko litzaidake ongi laguntza profesionala?
-
Nolakoa da Psikoterapia prozesua?
-
Zenbat irauten du prozesu terapeutiko batek?
Noiz jo psikoterapeutarengana
Bizitzan ongi sentiarazten gaituzten uneak izaten ditugu, pentsatzen dugu merezi duela bizitzea eta egun bakoitzaz gozatzea. Baina beste batzuetan, gauzak nahasten dira, eta zenbait uneetan sufrimenduak, ongiezak edo estualdiak (angustiak) berak zailtzen digute gure bidea jarraitzen.
Bai garairik atseginenetan, baita desatseginenetan ere, ongi etor daiteke geldialdi bat egitea, eta zure burua, osasuna, sentimena zaintzeko denbora eskeintzea.
Psikoterapia, orain dela gutxi arte, estigmatizatua egon da, laguntza eske joatea txarra balitz bezala bizi izan da, izkutatzekoa.
Gauzak begiratzeko era aldatzen baduzu begiratzen dituzun
gauzak aldatzen dira.
Lan-Arloak
Helduentzako bakarkako psikoterapia
Blog
La importancia de los límites en la educación afectiva de nuestrxs hijxs ¿Como se hace de forma adecuada?
Antes de leer este articulo, te recomiendo que empieces por el de “Como funciona y se desarrolla nuestro cerebro”, te ayudará a entenderlo mejor. Criar y educar nunca fue un asunto fácil. Pero realmente hasta que no te ves gritando a tu hija/o para que se ponga las...



