TAILERRA

EMOZIOZAINDEGIA

Gizarte batek bere haurrak baloratzen baditu, horien gurasoak altxorra balira bezala zaindu beharko ditu.

Tailer hau bi profesionalen artean sortu eta gauzatzen  hasi ginen. Leire Serrano Alberdi, biólogo,  eta bigarren hezkuntzako nerabeen irakaslea da. Eta Amaia Nieva Serrano, psikologo, familia- eta bikote-psikoterapeuta da. Haurtzaroan eta nerabezaran aditua. Biak Terapia eta Genero elkarteko kideak  dira.

Hezkuntza Konszientea: erespetuzko hazkuntzarako trebetasunak garatzen ikasi.

Gure helburua: Gurasoaren papera ezinbestekoa da, horrregatik gustatuko litzaiguke gurasoak eta hezitzaileak laguntzea harreman sendoa eraiki dezaten, haurraren  garuna eta adimena moldatzeko balioko duena. Horrela, giza-konzientzia sortzen, haurtzaroa babesten, aita-amak gaitu guraso-trebetasunen garapenean lagundu.

Gurazoa Zara? Zaila egiten zaizu edo kezkatzen zaitu…

  • Seme-alaben negarrei eta kasketei eustea…etsitua bukatu gabe.
  • Zuen haurrak triste daudenean ez jakitea nola lagundu.

  • Bikotearekin eztabaidak eta haserreak edukitzea hazkuntzan adostasunik ez lortzeagatik.

  • Seme-alabak ez du eskolara joateko gogorik eta ez dakizu nola lagundu animatuagoa joan dadin.

  • Ez zarela guraso on bat sentitzen ez duzulako, batzutan, lasaitzeko modua aurkitzen.

  • Jarrerarengatik seme-alaba ohiukatzen edo zigortzen duzun bakoitzean errudun sentitzen zara

Gustatuko litzaizuke

  • Zure kezkak eta bizipen pertsonalak guraso talde batekin partekatzea?

  • Hazkuntza-estrategia berriak ikasi eta zure tresnak partekatu talde horrekin?

  • Espazio bat izan non indartu zure gaitasunak guraso bezala?

  • Zure antzeko egoeran dauden pertsonak ezagutu eta horiengandik laguntza jaso eta ulertuta sentitu?

  • Norbera bere izaera nolakoa den kontzienteagoa izateko estrategiak duen aita edo ama izan, gurasotasuna osauntsuagoa eta atseginagoa izan dadin?

Zure papera guraso bezala funtzeskoa da, horregatik estrategia argiak eman nahi genizkizuke, oinarri-zientifikoarekin, zure seme-alabarekin harreman sendoa eraikitzen lagunduko duena, horrela bere garuna behar bezala moldatzen lagunduko du, zugan eta umearengan adimen osasuntsuagoa eratuz. Modu  horretan, hobeki ulertu ahalko duzu, egoera zailen aurrean modu eraginkorragoan aritu eta  osasun sozial, emozional eta mentalarentzako oinarria eraiki.

Jaiotzean, neska-mutilak identitate gabeko izakiak dira. Identitate hori hazkundearen eta sozializazio-prozesuaren bitartez sortzen da, hau da, inguruak harremanak, esperientziak, baloreak eta ezagutzak helarazten dien bidez. Familia eta inguru hurbila dira humeak munduarekin duen lehen kontaktua. Pertsona horiekin duten harremanaren bitartez umeek beraien sentimenduak eta emozioak ikasten eta kudeatzen joango dira, jokabidearen hainbat urrats barneratuko dute eta mundua eta euren burua ikusten ikasiko dute ikuspuntu zehatz batetik. Lehenengo urtetan biziko dituzten bizipen eta esperientziek ,neurri handi batean, eragina izango dute nortasunaren eraikuntzan.

Tailerra maila desberdinez osatuta dago:

0 Maila

Hezkuntza kotzienteari begiak ireki, bi orduko tailerra, non oinarrizkko urratsak azalduko dizkizugu era errezean eta xumean.

I Maila

Zure adimena ireki. Formakuntza ikastaro TEORIKO/PRAKTIKOA, non estrategia desberdinak garatuko diren tresnak eskuratzeko  hezkuntza kontziente eta errespetuzkoa lortzeko. Ikastaroak lau saio ditu, horietako bakoitza bi ordukoa da.

II Maila

Guraso bikainak. Formakuntza ikastaro TEORIKO/PRAKTIKOA, non I MAILAN ikasitako estrategiak sakonduko ditugun eta gauzatzen ikasiko ditugun. Zure familiarekin harreman osasuntsuagoak sortzeko helburuarekin. Ikastaroak lau saio ditu, horietako bakoitza bi ordukoa da.

Jar zaitez nirekin harremanetan