Kosta ahala kosta, ez izan momentu txarren beldur, hoberena horietatik dator.

Rita Levi Montalcini

Nerabeentzako psikoterapia

Nerabezaroa, agian, gure bizitzan izaten dugun lehenego bizi-krisi garrantzizkoa da. Halako batean, iada, ez gara ume txikiak sentitzen, ardurarik gabe, kezkarik gabe; gure pentsamenduak, sentsazioak eta emozioak aldatzen doazela baizik.

Guzti horri gertatzen diren hormona- eta fisiko-aldaketak gehitu behar zaizkio. Une horretan ohikoa da galduak, ezulertuak, bizitzan zentzurik gabe sentitzea; emozio oso aldakorrekin, bapatean zoragarri dauden bezela bost minutura hil nahi dute.

Nerabe batentzat ez da lan erraza guzti hori, gainera gehitu behar zaio etxekoekin zailtasunak. Gurasoentzat ere aldaketa itzela da. Hamaika- hamabi urte daramatzate umea jakin ahal duten hobekien zaintzen, eta eskuarki harrremana egokia izan da. Zure seme-alabarentzako eredu izan zara, beraien heroi. Eta bat-batean dena aldatzen da. Ez dute gutaz ezer jakin nahi, eta gatazkak sarriago eta korapilatsuagoak izaten hasten dira. Ez dut baliabide gehiago egoerari aurre egiteko, familia-egoera desberdina da; aldaketa seme-alaben nerabezaroarekin dator.

Seme-alaba nerabe baten familak arrazoi ezberdinak ditu laguntza profesionala eskatzeko erabakia hartzeko. Elkarbizitzan arazoak, ikasketetan zailtasunak edota motibazio falta, lagunekin gorabeherak, droga kontsumoak, eta sexualitatearekiko zailtasunak eta zalantzak izan daitezke arazorik ohikoenak.

Horrelakoetan pertsona nerabearekin bakarka lan egitea gustatzen zait, familia eta lagunengandik at espazioa izan dezan, bera ager dadin eta partekatu dezan bere kezkak, zalantzak, beldurrak edo haserreak. Baina, baita ere, gustatzen zait era paraleloan lotura bat izan familiarekin, horiekin sesio batzuk egitea barne. Askotan nerabeak hobetzen baitu familiaren zeharkako laguntzari esker.

Jar zaitez nirekin harremanetan