TAILERRA
GURE LOTURAK LANTZEN
Mundu honetara ailegatzen garenetik, baita lehenagotik ere, esistitzen garenetik HARREMANEAN GARA. Hasieran amarekiko harremanean, umetokiaren barruan, baina aldi berean haren testuinguruan. Mundura ateratzen gara eta izaten hasten gara gure erreferente nagusiek tratatzen, begiratzen eta ukitzen gaituzten eta hitzegiten diguten einean.
Horrela eraikitzen goaz poliki-poliki. Gure adimena eta izateko modua sortzen doaz HARREMANEN bitartez.
Bizitzan zehar harreman asko eta desberdinak izanten ditugu. Batzuk hurbilak eta intimoak, beste batzuk,aldiz, arinagoak. Baina denek eragiten dute geure buruari begiratzerakoan, sentitzerakoan eta adierazterakoan.
Hala ere, harreman osasuntsu eta errespetuzkoen eraikuntza eta mantentze lana prozesu neketsua da, berez egiten ez dena. Egunero zaindu eta berrikusi behar da.
Harreman osasuntsuak mantentzeko trebetasun sorta bat garatzeko inplikatutako pertsonak behar dira. Euren burua ezagutu, euren funtzionamenduaz kontziente izan eta harreman osasuntsurako dinamikak sortzeko gaitasunak martxan jarri.
Hurrengo hauexek dira landuko diren gaitasunak:
Emozio-erregulazioa.
Emozioak erregulatzeko gaitasuna, atseginak eta desatseginak.
Autobaieztapena.
Norberak bere nahiak eta ideiak eusteko eta defendatzeko gaitasuna.
Asertibitatea.
Era egokian komunikatzeko gaitasuan, inor erasotu gabe eta menderatua izan gabe.
Mentalizazioa.
Norbera eta besteen intentzioak ezagutzeko gaitasuna.
Kontzientzia kritikoa/Balorazioa.
Norbera bere kontzientziatik errealitatea baloratzeko gaitasuna, bizitzen dugun sistemarekin kritikoa izateko ahalmena duela.
Sexualitatea.
Bizi eta ezagutu gure sexualitatea era osasuntsuan eta errespetuzkoan.
Irudia.
Norbera bere buruaren irudi osasuntsua eta koherentea eraiki.
Osasuna.
Gure osasuna ezagutzeko eredu bio/psiko/ sozial ildotik ulertu.
Helburuak
-
Jarrera disfuntzional ereduak ezagutzen ikasi, bai norbera bere buruarekin, baita beste pertsonekin izan ditzazkeenak ere.
-
Harreman-dinamiken ahalmena eta garrantzia ikusgai bihurtu.
-
Harreman osasuntsuak eta berdintasunean oinarrituta lortzeko gaitasunak garatu.
-
Ongi setiaraziko didaten harremanak sortzen ikasi.
Metodología
Tailerra teoriko-praktikoa izango da. Bakarka eta taldeka lan egingo da, saioetan eta hortik kanpo ere; saioetan gaitasun bati buruzko lanketa teorikoa egingo da, eta gero taldean horren inguruan lan egingo da.
Taldeak gehienez 8 lagun izango ditu. Tailerrak 20 orduko iraupena izango du, 10 saioetan banatuta, horietako bakoitza bi ordukoa.
Nori zuzendua dago tailerra?
Harreman sozialak hobetu nahi duen edonori
Tailerra egiteko banakako interesa asetzeko kontaktua egin daiteke, hala nola kolektiboen bidez: elkarteak, guraso -taldeak, eta abar…