Hortan datza, zuk ikusten ez dituzun gauzak ikus ditzazun  jendearekin bat egin. Erakus zaitzaten beste begiekin begiratzen.

Mario Benedetti

Helduentzako bakarkako psikoterapia

Pertsona heldu batek psikoterapiara joatea erabakitzen du arrrazoi desbedinengatik. Sarri ezinegon- edo sufrimendu-egoerak, fisikoa edo psikikoa, izaten da laguntza profesionala eskatzera eramaten gaituena. Batzuetan sufrimendu horren jatorria ezaguna zaigu: maite dugun norbaiten galera, gaixotasuna, bereizketa, harremanetan arazoak edo bizitzan bizi-aldaketak. Horrela denean laguntza- eskaera egiten duen pertsonak garbi dauka ageriko zailtasunen nondik norakoak.

Beste batzutan psikoterapiara joaten diren pertsonak ezinegorekin, ziurtasun faltarekin, estuasunekin edo beldurrekin datoz baina ageriko kausarik gabe. Ez dakite hain gaizki sentiarazten dituen arrazoia identifikatzen. Kasu horietan, prozesuaren helburua izango da kausak identifikatzea eta horiei aurre egiteko behar diren baliabideak bilatzea.

Psikoterapiaren arrakasta aldagai batzuen menpe dago, baina, zalantzarik gabe, garrantzitsuena psikoterapeuta eta gaixoaren artean sortzen den harremanean da. Bien artean eta elkarlanean, ziurtasun, konfidantza, errespetua eta konpromezurako espazioa sortu behar dute.

Horrelakoetan, autoezagutza zabaltzeko prozesu bat dela ulertzea gustatzen zait, eta konpetentziak eta baliabideak garatzeko lagungarria dela. Horrek guztiak autoestimuan eta autoirudian era positiboan islatzen da, zure buruarekin eta beste pertsonekin harremantzeko moduan,eta horrela, lagunduz zure bizitza eraldaketan modu esanguratsuan.

Jar zaitez nirekin harremanetan