Nola egiten dut lan
Erantzun guztiak genituela pentsatzen genuenean bat-batean
aldatu zituzten galdera guztiak.
Mario Benedeti
Lotura eta hurbiltasunaren PSIKOTERAPIA
Orokorrean ez da lan erraza izaten terapia jasotzera hartzeko erabakia. Sarri beldurrak, zalantzak eta konfidantza eza sortzen dizkigu. Hasteko, ez dakizu norengana zoazen, ezta pertsona hori nolakoa den ere; horrek ez du laguntzen hurbiltzerakoan eta zureari buruz eta gertatzen zaizunari buruz hitzegiterakoan.
Horregatik, espazio ziurra eta konfidantzazko batean sentitzea da nire asmoa, non zu zeu izan zaitezkeen.
Esan ohi dudan bezala: harreamanean gara, eta era horretan zu ongi senti ahal izateko, ezinbestekoa da nire aldetik LOTURA ETA HURBILTASUN giroa sortzeko konpromisua hartzea.
Psikoterapia norbere ezagutza zabaltzen duen prozesu bat da, eta zenbait konpetentzia eta baliabide garatzen eta indartzen laguntzen du. Guzti horrek autoirudian eta autoestimuan positiboki eragiten du, norbera eta besteekin harremantzeko moduan, eta horrela heuren bizitzak era esanguratsuan eraldatzen laguntzen du. Gauza bera gertatzen da terapiara datozen bikote edota familiekin.
Noiz etorriko litzaidake ongi laguntza profesionala?
Gune honetan sartu bazara, ziurrenik, zure bizitzan bolada txar bat pasatzen ari zarelako da. Laguntza profesionala eskatzeko erabakia izan daiteke, seguruenik, prozesu terapeutikoaren momenturik zailenetako bat.
Terapia egitea erabakitzen duen pertsona bakoitzak badu motibazio edo bulkada propioa zeinek laguntza eskatzera eramateu. Komeni izaten da laguntza profesionala eskatzea sufrimendu psikikoa sentitzen dugunean; bereziki sufrimendu hori denboran irauten badu.
Pertsona batzuk psikoterapiara joaten dira beraien bizitzan une konplikatu batean daudelako: maite duten norbaiten galera, dibortzioak edo bereizketak, bikote- arazoak, familia-arazoak, lan- galera edo bizi-aldaketa garrantzitsuak.
Beste batzuetan, terapiara doan pertsonak ez daki zer gertatzen zaion, baina triste sentitzen da, gogorik gabe, urduri, kezkatuta, estu; eta itxuraz, ez dago horretarako arrazoi garbirik. Izan daiteke ere sintoma fisikoak izatea mediku-azalpenik gabe, buruko mina, urdail-hesteetako mina, nekea, gerrialdeko oinazeak, eta abar. Kasu horietan psikoterapiaren helburua síntomen jatorria aurkitzea izango da ,eta, bide batez, pertsonari beharrezkoak diren baliabide eta trebetasunak emango zaizkio arazoari aurre egiteko.
Bukatzeko, bada ere nork erabakitzen duen hurbiltzea zainketa pertsonala gisa edo bere burua hobeki ezagutzeko asmoz.
Nolakoa da psikoterapia-prozesua?
Lehengo saioan hurbilketa- lana egitea gustatzen zait, ezagut gaitezen eta senti dezazun espazioa eta giroa zuretzako egokiak diren ala ez. Aldi berean, kontsultara datorren pertsonaren eskaeran zentratzen naiz, eta azterketa pertsonala egiten dut. Prozesu horrek bi eta lau saio artean iraun ohi du. Balorazioa eta gero, zuk eta biok lanerako garrantzizkoak diren atalak adostuko ditugu. Zenbait helburu zehazten ditugu, eta nola gauzatuko ditugun hitzegiten dugu. Saioek 50 minutu iraun ohi dute eta asteko edo hamabostaldiko maiztasuna izaten dute.
Nire formakuntza psikologiko anitzarengatik teknika desberdinak erabiltzea gustatzen zait, pertsona bakoitzaren, bikotearen edo familiaren beharretara psikoterapia egokituz.
Zenbat iraungo du prozesu terapeutikoak?
Maiz, psikoterapia egitera doazen pertsonak halako gogoak dituzte ongi sentitzeko heuren buruei galdetzen diotela zenbat iraungo duen prozesuak. Hori aldagai desberdinen menpe dago, baina, zalantzarik gabe, gakoa dago psikoterapeuta eta gaixoaren artean sortzen den harremanean. Bi horiek, elkarrekin, ziurtasun, konfidantza, errespetua eta kompromezu espazioa sortu behar dute. Horregatik ez dago data zehatzik, pertsona bakoitzak, harreman bakoitzak, denbora gehiago edo gutxiago beharko du, egoeraren arabera eta prozesuaren arabera.