Ea bakarrik egoteko adorea izan dezakegun eta arriskatzeko ausardia elkarrekin egoteko.
Eduardo Galeano
Bikote-psikoterapia
Bikotean bizitzera bultzatzen eta erakusten digun gizarte batean bizi gara. Eta nahiz eta gaur egun beste aldaera edo aukera egon elkarbizitzarako, ohikoena danori gehien aukeratua izatea.
Baina bizikidetzarako eta bizitzarako eredu ohikoena izateak ez du lan erraza denik esan nahi. Bikote-harremana sortzen duen pertsona bakoitza derrigortua dago hura zaintzera eta denbora eskeintzera egunero, horrek eskatzen duen ahalegina eta ardura handiarekin.
Nire kontsultan jasotzen dudan eskaerarik ohizkoenak bikote-arazoak dira. Eta gauza da, maiz, pertsona baten ongizatea inguruko pertsonek baldintzatzen dutela, eta oraindik gehiago lotura estuagoa duen pertsonak.
Gutariko bakoitza istorio desbedinak dituzten pertsonak gara. Gutariko bakoitza, familia- bizipenak eta esperientziak ditugu, bizitzarenak, gure izateko modua baldintzatu eta markatuko dituztenak. Horreagatik ez da arraroa bikote-erlazioan, gatazkak eta zailtasunak sor daitezen; norberak mundua jasotzeko eta egoerei aurre egiteko ikuspuntu propioa du. Horrek ekar dezake iritzi erabat kontrajarriak izatera.
Horrelakoetan, konfidantzazko giroa sortzea gustatzen zait, non biak senti daitezkeen eroso eta ulertuak. Bikotea osatzen duen pertsona bakoitzaren istorioa ezagutzea gustatzen zait, hobeki ulertzeko zeintzuk diren lotura horren zutabeak. Hauxe delako beste bien elkarketaren ondorioz sortzen den hirugarren gakoa. Batak bestea entzuteko eta ulertzeko gai diren neurrian errazago izango da egungo egoera hobetzen lagunduko duten harreman- dinamika berriak sortzea.