Kaixo
Nor naiz?
2010.urtetik familia babesgabeak eta horien baitan egon ohi diren,posizio zaurgarrienean, adin txikikoak izan dira nire interesgune eta lan-gaia. Erakunde ezbedinetarako aritu naiz, bakarka nahiz taldeka.
2015ean erakunde-lana eta kontsulta pribatua uztartzera animatzen naiz.
Nire kontsultan, niregana datorren pertsonaren eskaera espezifikoan zentratu (ardaztu) naiteke. Gune horretan pertsona bakoitzarekin psikoterapia erlazionalaz gozatzen dut, non, hobekuntzaren oinarria terapian bizitzen dugun harreman-esperientzian gauzatzen da. Aldi berean teknika sortzaileagoak txertatzen ditut, musika, artea, gorputza…esaterako; psikoterapia mota pertsona bakoitzari egokituz.
2015ean ere, tailerrak egiten hasten naiz nire kide Leire Serranorekin, non EMOZIOZAINDEGI espazioa sortzen dugun. Kontzientzia eta hezkuntza osasuntsua, emozionala eta errespetuan oinarritua sustatu nahi duten adin txikikoen zaintzaile orori zuzenduta daude tailerrak.
Azken urte honetan terapiara etortzen diren lagun batzuekin lan-talde/tailerra egiten hasi naiz. Horrela, bakarkako terapia jasotzeaz gain taldean aritzeko aukera dute besteekin harremantzen ikas dezaten.
Formakuntza
-
- Euskal Herriko Unibertsitatean psikologian lizentziatua
- Haurren babesgabetasunean graduondoa.ERAIKI
- Psikoterapia sistemika: familiarena eta bikotearena. AVAPSI
- Zentzumen-eragile Psikoterapeuta, Lehengo Maila
- Harremanen Psikoterapia Psikoanalitikoan formakuntza. AGORA RELACIONAL
- Berdintasunezko harremanen mantentze-lanetan aditua Genero ikuspegitik. Carmina Serrano Hernandez doktore
- Kasu klinikoen ikuskapena Yassodara Santos Machadorekin, Psikologo, Formatzaile eta ikuskatzaile Kliniko
-
Hakomi Metodoan formakuntza. Hakomi Spain
-
Talde ikuskapenean parte hartzailea, Carmina Serrano doktoreak lideratua.
Lan-arloan
- Gipuzkoako Proyecto Hombren terapeuta. IZAN fundazioa
- Sexu-abusuen adin txikiko erasotzaileekin taldeko esku-hartzea
- Haur- babesgabetasun eremuan esku hartzea familia hezitzaile bezala
- Familia- eta banako-psikologo familia babesgabetuetan esku-hartzea
- Adin txikiko erasotzaileei zuzendutako programa bateko familia-hezitzailea
- Kontsulta pribatuan psikoterapeuta.
- Kulturartekotasunean boluntariotza. KAEB.NAI